XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KRISPIN: (Agertzen da kanpoko atetik BIXENTErekin). Bada, pentsatuko duzu zertara natorren...

BIXENTE: Esaten ez badidazu...

KRISPIN: Ondo dakik zer diren hauek. Lehen ere, behin baino gehiagotan ikusiak dituk. Etxeko errentaren erreziboak. Ezer ordaindu gabe urte erdia egin duzue.

KRISPIN: Isilik orduan! (Haserre bizian). Entzun zaidazue ondo. Gaur, larunbata diagu, ez al da hala?

BIXENTE: Bai. BENITO: Egun guztian gainera!

Bigarren agerraldia BENITO, BIXENTE, MARITXU eta KRISPIN

KRISPIN: Osaba etxean al da? BIXENTE: Ez. Lanean da oraindik ere.

KRISPIN: (Patrikatik paper batzu ateratzen ditu). Hauek nork ordaindu behar dizkit neri?

BIXENTE: Zer dira bada paper horiek?

BIXENTE: Bada, nere osabarekin konpondu beharko duzu.

KRISPIN: (Haserre). Hire osabarekin, hirekin edo hemen diren hauekin! Baina ez nauk geldituko oraingoan kobratu gabe!

BENITO: (KRISPINengana hurbilduaz). Epa! Epa! Nik ez dut zer ikusirik gauza horretan.

MARITXU: Ezta nik ere!

KRISPIN: Bada, datorren larunbaterako ordaintzen ez badidazue aurrez duzuen zorra, kalera zoazte behin betirako.

BENITO: Baita zera ere! KRISPIN: (Haserre BENITOri) Zer esan duk?

BENITO: Ezer ez, ezer ez... Zu zarela etxejabea.

KRISPIN: Bai horixe! Alferrik esango duk ezetz! Edozeinen aurrean nahikoa diat ordaindu gabe dituzuen errezibo hauek azaltzea, zuek guztiok etxe honetatik ateratzeko. HAUNDITASUN AMETSAK.